//Etxebizitza publikoaren eta hiriaren eta bertako biztanleen arteko harremana protagonista ‘Housing the Basque Country’ erakusketaren bigarren mahai-inguruan

Etxebizitza publikoaren eta hiriaren eta bertako biztanleen arteko harremana protagonista ‘Housing the Basque Country’ erakusketaren bigarren mahai-inguruan

  • Eztabaidan parte hartuko dute Xabier Unzurrunzaga Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako lehen zuzendariak; Concha Fernández Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariak; Carlos Quindós Visesa-ko zuzendari nagusiak; eta Luis Asín argazkilariak, ‘Etxebizitza eta hiria’ erakusketako irudien egileak.
  • 1981 eta 2018 arteko Euskal Autonomia Erkidegoko BOE eraikuntza errepasatzen duen programaren barruan dago eztabaida. Arratsaldeko zazpietan izango da Bizkaia Aretoan eta sarrera doan da.

Etxebizitza publikoaren sustapenak hirietako hirigintzaren zati dira, eta sortutako espazio publikoak eragina du, era berean, auzo horietan sortzen diren gizarte-harremanetan. ‘Housing the Basque Country’ erakusketak antolatzen duen bigarren mahai-inguruan —Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak bultzatzen du—, gai horiek jorratuko dira ostegun honetan, maiatzak 31, Bilboko Bizkaia Aretoan. Eztabaida arratsaldeko zazpietan hasiko eta sarrera doan izango da tokia bete arte.

‘Hiria’ izenpean, solasaldian esku hartuko du 1981 eta 1983 artean Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako lehen zuzendari izandako Xabier Unzurrunzaga Hirigintzako katedradunak. Mahaian parte hartuko dute, era berean, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkari Concha Fernández arkitektoak eta Visesa-ko (etxebizitza publikoaren sustapenak bultzatzen dituen Eusko Jaurlaritzaren sozietateko) zuzendari eta, era berean, arkitekto Carlos Quindósek. Azkenik, parte hartuko du, baita ere, Luis Asín argazkilariak. ‘Housing the Basque Country’ esposizioan esku hartuko du ‘Etxebizitza eta hiria’ erakusketarekin. Bertan, etxebizitza horiei buruzko erretratu soziala eta gaurkotasunekoa eskaintzen du. Eztabaida Asier Santasek moderatuko du, erakusketaren bi komisarioetakoak.

‘Housing the Basque Country (Vivienda Pública en Euskadi / Euskadiko Etxebizitza Publikoa) 1981-2018’ erakusketa ekainaren 30a arte egongo da Bizkaia Aretoan. Bertan, 30 proiektu berezi ikusgai egongo dira. Horiek eskumena transferitu zenetik gaur egun arte etxebizitza-politikaren emaitzak irudikatzen ditu.

Planoak, maketak, argazkiak eta etxe-espazio baten berregitea

Erakusketa hiru aretotan banatuta dago, EHUko Paraninfoaren lehen solairuan. Chillida aretoan azaldu egiten dira, material sintetiko baten bitartez —planoak, maketak eta argazkiak—, beste gai batzuen artean, bizitegi-blokeen hiri-formak izandako bilakaera, horien ezarpen topografikoa edo ereduen egokitzapena testu arauemaileetara. Axular aretoan, hautatutako 30 sustapen horien gainean Luis Asín argazkilariak egindako lana erakusten da. Bestalde, Etxepare aretoan etxe-espazio baten birsortzea dago ikusgai, eta errepasatu egiten ditu, era berean, ia 40 urte hauetan etxebizitza publikoaren inguruan eman diren datu garrantzitsuenak.

‘Housing the Basque Country’ programak hirugarren mahai-inguru bat barne hartzen du. Ekainaren 14an izango da eta etxebizitzaren gaia jorratuko da politikaren ikuspegitik.

Gainera, ekainaren 9an eta 23an, biak larunbata, programatuta dauden haur-lantegietako azken biak egingo dira. ‘Zure etxea + nire etxea’ izenburu izango dute. Izen-ematea doan da eta dagoeneko formaliza daiteke erakusketaren webaren bidez: www.expohbc.eus.

2018-05-28T10:42:30+00:00