Housing the Basque Country 2018-04-18T06:05:23+00:00

Etxebizitzaren alorrean Eusko Jaurlaritzak bultzatutako politikaren emaitzak erakusten ditu Housing the Basque Country-k, gai horri buruzko eskumena transferitu zenetik (1981) gaur egunera artekoak. Etxebizitza publikoaz dauden ikuspegi guztiak labur eta orekatsu azaltzea da erakusketaren xedea; izan ere, gai horrek errealitate sozial ugari biltzen ditu: politika, arkitektura, ekonomia, ekoizpena, soziologia, historia, legedia…, eta, jakina, etxean bizi denak du lehentasuna. Gizartearen interes nagusiak biltzen ditu etxebizitza publikoak, etxeaz dugun ikuspuntuari ez ezik beste arlo hauei ere eragiten baitie: hura lortzeko eta ekoizteko moduari, hirigintzari, elkartasunari eta, azken batean, aberastasunaren sorrerari, aurrerapenari eta ongizateari.

Erakusketako hogeita hamar proiektuen bidez ikusiko dugu zer bilakaera izan duen etxebizitza babestuak 1981-2018 epean.

Irizpide hauen arabera hautatu ditugu proiektuak: noiz gauzatu ziren, lurraldekako banaketa, hiriburuetan edo herri txikiagoetan dauden, zer arkitekto eta teknikarik egin zituzten, sustapen-mota, interes-tipoa, tipologiaren eta hiriaren bilakaera, estetikaren eta eraikuntzaren aldetik duten interesa, eta eduki soziologikoa. Argazkiak ere baditu erakusketak, hautatutako sustapenen errealitate sozialaren eta hiri-giroaren adierazgarri. Formatu anitzeko argazkien bidez ikusiko eta ulertuko dugu zer jarduera-mota garatzen ziren hautatutako sustapenetako hiri-eremuetan. Bizileku horietako jendearen narrazio errealistak ditu ardatz lan honen espirituak. Azkenik, gure egungo etxeetako espazioaren elementu oinarrizkoen eta abstraktuen kontzeptu-eraikuntza bat ere ikusgai dago erakusketa honetan, hau da, espazio horren edukitzailea eta hura eratzen duten elementu ukigarriak eta ukiezinak.

Housing the Basque Country-i dagokionez antolatuko diren jarduera guztietara eta erakusketarako sarbidea doakoak izango dira.

Logo movil

Etxebizitzaren alorrean Eusko Jaurlaritzak bultzatutako politikaren emaitzak erakusten ditu Housing the Basque Country-k, gai horri buruzko eskumena transferitu zenetik (1981) gaur egunera artekoak. Etxebizitza publikoaz dauden ikuspegi guztiak labur eta orekatsu azaltzea da erakusketaren xedea; izan ere, gai horrek errealitate sozial ugari biltzen ditu: politika, arkitektura, ekonomia, ekoizpena, soziologia, historia, legedia…, eta, jakina, etxean bizi denak du lehentasuna. Gizartearen interes nagusiak biltzen ditu etxebizitza publikoak, etxeaz dugun ikuspuntuari ez ezik beste arlo hauei ere eragiten baitie: hura lortzeko eta ekoizteko moduari, hirigintzari, elkartasunari eta, azken batean, aberastasunaren sorrerari, aurrerapenari eta ongizateari.

Erakusketako hogeita hamar proiektuen bidez ikusiko dugu zer bilakaera izan duen etxebizitza babestuak 1981-2018 epean. Irizpide hauen arabera hautatu ditugu proiektuak: noiz gauzatu ziren, lurraldekako banaketa, hiriburuetan edo herri txikiagoetan dauden, zer arkitekto eta teknikarik egin zituzten, sustapen-mota, interes-tipoa, tipologiaren eta hiriaren bilakaera, estetikaren eta eraikuntzaren aldetik duten interesa, eta eduki soziologikoa. Argazkiak ere baditu erakusketak, hautatutako sustapenen errealitate sozialaren eta hiri-giroaren adierazgarri. Formatu anitzeko argazkien bidez ikusiko eta ulertuko dugu zer jarduera-mota garatzen ziren hautatutako sustapenetako hiri-eremuetan. Bizileku horietako jendearen narrazio errealistak ditu ardatz lan honen espirituak. Azkenik, gure egungo etxeetako espazioaren elementu oinarrizkoen eta abstraktuen kontzeptu-eraikuntza bat ere ikusgai dago erakusketa honetan, hau da, espazio horren edukitzailea eta hura eratzen duten elementu ukigarriak eta ukiezinak.

EGITARUA

erakusketa
jarduera
argitalpen
Erakusketa
Erakusketa

Chillida Aretoa

30 Proiektuak

Chillida Aretoan dago 1981etik 2018ra bitartean egindako etxebizitza publikoko sustapen esanguratsuenen HBCren atala, hots, informazioa panelatuta, bateratuta eta laburtuta eskaintzen duten hogeita hamar proiektu, zenbait arloren bilakaera azaltzen digutenak: etxebizitza-blokeen ezarpena eta hirigintza-mota, eraikinaren oinplano orokorra, etxeen tipologia, eraikuntza- eta proiektazio-metodoetan eta adierazpen grafikoetan izandako aldaketak, irudi arkitektonikoak eta espedienteen banaketa geografikoa.

Proiektuak egin zituzten arkitektoekin zuzenean kudeatu ditugu planoei eta argazkiei buruzko izapideak, edo, bestela, Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiaren Artxibategiko espedienteetan begiratuta. Kasu batzuetan, eskuz egindako originalak dira; beste batzuetan, eskuz egindako originalen kopiak, eta, beste batzuetan, berriz, fitxategi digitalak, zeinak homogeneizatu egin diren proiektuen arteko konparazio instrumentalak egiteko.

Viviendas VPO

Axular Aretoa

Etxebizitza eta Hiria

Axular Aretoan bildu ditugu hautatutako etxebizitza babestuen sustapenetan aurkitu den “bizigaiaren” erretratua. Luis Asín Lapiqueren formatu anitzeko zenbait argazkik erakusten digute bizileku horien egungo egoera, hiri-jarduera, eraiki zirenetik igaro den denbora eta eraikitzeko behar izan zena, naturarekin duten harremana, arkitekturaren eta hirigintzaren gaurkotasuna edo iraungikortasuna, eta eduki soziala.

Lan honen xedea ez da izan argazki estetikoki deigarri bat lortzea bakarrik, baizik eta bizileku horietan eratutako hiri- eta gizarte-antolakuntza aurkeztea, zuzenean eta zehatz-mehatz. Erakusketa honetako osagaiak dira, beraz, bizitegi-arkitektura horrek sortutako kalea edo plaza, patioa edo bulebarra, parkea edo lorategia, azken batean, eremu publikoa, habitatua edo ez-habitatua, eta batez ere, biztanleak.

Viviendas VPO al lado del tren

Etxepare Aretoa

Etxea Eraiki

Familia-giroko eraikuntza abstraktua dago ikusgai Etxepare Aretoan, eguneroko bizimoduko zenbait material eta objekturen konbinazioa abiapuntu hartuta. Objektu fisikoen, bizilekutarako eremuaren, materialtasunaren eta pribatutasunaren, erosotasunaren eta beste zenbait egoera pertsonalen arteko lotura erakustea da helburua. Horretarako, arkitektura iragankor bat diseinatu dugu, zuzenki bizileku baten prototipoa gogorarazten diguna. Etxearen elementu oinarrizkoak eta gaur egungoak jarri ditugu haren barruan, erosotasunarekin eta eguneroko eginkizunekin lotura dutenak guztiak ere. Bisitariarekiko enpatia lortzea du xede instalazio horrek, etxearen barruko funtsei buruz gogoeta egiteko tartetxo bat har dezan.

Plano vivienda

Gobierno Vasco
Gobierno Vasco